Desagertutako 80 urteko gizon baten bila ari dira Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 2a, 15:43
Ertzaintza 80 urteko gizonezko baten bila ari da Gorlizen eta inguruetan. Senideek atzo eguerditik ez dute haren berririk izan, ordu horretan atera baitzen etxetik, atzera bueltarik egin gabe, familiak Poliziari jakinarazi dionez. Udaltzaingoak EITBri azaldu dionez, gaur jarri dute martxan gizonezkoa bilatzeko operatiboa. Getxoko Ertzain-etxeko agenteak, Gernikako Gurutze Gorriko mendi erreskate talde bat eta txakurren unitate bat ari dira desagertutako gizonezkoaren bila, besteak beste. Gizonaren etxebizitzatik gertu eta ibili ohi den tokietan hasi dira bilatzen, baina oraingoz ez dute emaitza onik lortu. Argazkian, bilaketaren irudi bat / © SOS Deiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun