Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berriaren aurkezpenak herriz herri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 3a, 13:54

Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK izango da azkena. UKBERRI.NET agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biek euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dute, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da Hiruka. Komunikazio-proiektu berriaren nondik norakoak azaltzeko herriz herri aurkezpen-bilerak egingo dira. Lehenengo aurkezpena ostegun honetan (abenduak 4) izango da, 19:00etan, Lemoizko frontoi ondoko txokoan. Eta bigarrena, ostiralean (abenduak 5), 19:00etan, Barrikako Nagusien Etxeko tabernan. Gabonak tartean, urtarrilaren 16ra arte luzatuko dira batzar irekiak. Aipatu aurkezpen-bileretan proiektuaren bazkide edo laguntzaile nola egin ere azalduko da. Argazkian, 2011ko abenduaren 1ean Justuri irrati egitasmo berria aurkeztu zuen Uribe Kostako euskalgintzak, bidean hainbat harri topatu dituena.

Aurkezpen-bilerak herriz herri:

Lemoiz
Abenduak 4, osteguna
19:00, frontoi alboko txokoan

Barrika
Abenduak 5, ostirala
19:00, Nagusien Etxeko taberna

Urduliz
Abenduak 11, osteguna
19:00, kultur etxeko hall-a

Berango
Abenduak 11, osteguna
19:00, Berangoeta kultur etxea

Gorliz
Abenduak 12, ostirala
19:00, Sertutxena

Plentzia
Abenduak 18, osteguna
19:00, Goñi Portal

Itzubaltzeta / Romo
Abenduak 18, osteguna
19:30, kultur etxea

Sopela
Abenduak 18, osteguna
19:30, kultur etxeko hall-a

Leioa
Urtarrilak 8, osteguna
19:30

Astrabudua
Urtarrilak 8, osteguna
19:30, Josu Murueta kultur etxea

Algorta
Urtarrilak 15, osteguna
19:30, Villamonte kultur etxea

Altzaga
Urtarrilak 16, ostirala
19:30, posta zaharra

Informazio gehiago: info[abildua]hiruka.info
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun