Imanol Landa Getxoko alkateak harrera egin dio gaur, udaletxean, Joseba Larrañaga Burgoa 80 urteko areetarrari, joandako urrian Algortako Ereaga hondartzan itotzeko zorian zegoen gizon bat salbatu zuelako. Victoria Eugenia Saez bere emaztea izan du lagun aitortza ekitaldian. Erakutsitako eskuzabaltasuna eskertu eta “Josebak erakutsitako adorea” nabarmendu ditu udal agintari getxoztarrak, “bainularia egoera larrian zegoela ikusita ez baitzuen dudarik izan uretan sartu eta hura salbatzeko". "Gure gizartean bizi dugun sasoi nahasi hauetan, honelako portaerek gogora dakarkigute oraindik ere edozein momentutan euren onbera eta elkartasuna adierazteko prest dauden pertsonak badirela”, gaineratu du Landak. Larrañagak, bere aldetik, eskerrak eman ditu aitortzarengatik. Areetakoak aitortu du gaur egun ere oraindik bere sentimenduak direla “ahalik eta laguntza handiena ematea". "Ahula beti defendatu dut”, esan du. Alkateak Getxoko historiari buruzko liburua eta udalerriko toki esanguratsuen hainbat ilustrazio eman dizkio. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Landa, Saez eta Larrañaga gaurko ekitaldian / © Getxoko Udala.