Dortsalak udal igerilekuen sarreran jaso beharko dira honako egunetan: abenduaren 12, 19, 26, 29 eta 30ean 18:00etatik 20:00ak arte.
Proba parte-hartzailea izango da, eta ez lehiakorra. Hau da, amaieran ez da inolako sailkapenik edo sari-banaketarik izango. Parte-hartzaile guztiek opari bat izango dute proba amaitzerakoan, eta edaria eta jatekoa izango dute eskura. Proba mozorrotuta egiten duten lagunek ere opari berezi bat izango dute.
Parte-hartzaileek Urko kiroldegiko dutxak erabiltzeko aukera ere izango dute probaren ostean.
Lasterketaren amaieran, 18:15ak aldera, parte-hartzaile guztien artean hainbat opari zozketatuko dira. Horrekin lotuta, antolakuntzak Larrabasterrako komertzioen babesa eta laguntza eskertu du.
Urteari amaiera ezberdina emango diote aurten Larrabasterran. Lehenengo aldiz, Sopelako Udalak eta Hirubi Triatloi Taldea San Silvestre lasterketa herrikoia antolatu dute, Munarri Atletismo Taldearen laguntzarekin. Beste herri askotan tradizionala den lasterketa… Madrilen, besteak beste. Hitzordua, beraz, abenduaren 31n izango da, 17:00etan, Urgitxieta plazan. Hiru lasterketa ezberdin izango dira, adinaren arabera: lehenik eta begin, 7 urtera arteko txikiek 400 metroko ibilbidea egin beharko dute. Bigarrenik, 17:15ean hasita, 800 metro izango dituzte aurrean 8 eta 14 urte arteko gazteek. Azkenik, "nagusiek" (14 urtetik aurrera) lai mila metro egin beharko dituzte, 17:30etik aurrera. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea,