1974an, "El caso Reace" liburua argitaratu zuen; bertan Redondela aferaren inguruko informazioa bildu zuen, errudunen izenak azalduz, tartean Nicolas Franco, diktadorearen anaia. Ondoren "Madrid" egunkarian hasi zen, frankistek hedabide hori itxi arte. Orduan, Jose Bergaminek egin bezala, Euskal Herrira jo zuen. 80ko hamarkadan "La Voz de Euskadi" egunkariaren sorreran hartu zuen parte, hori ere porrot ezagutu arte. Urte horietan "Interviu" aldizkarian ere idatzi zuen, besteak beste Arkautin sekretua zen Ertzaintzako "berrozien" basea ezagutarazi zuela.
Elkartearen ekimenez
Pepe Rei kultur elkarteak argitaratutako liburua hainbat kazetarik idatzitakoa da, ikerketa eta jendarte salaketa kazetaritzaren ikuspuntutik. Besteak beste, lan komun hori osatzen aritu dira Iñaki "Kitxu" Gonzalo Casal idazle itzubaltzetarra, David Fernandez CUP taldeko legebiltzarkide katalana, Ikerkuntza taldeko kide izan diren Ahoztar Zelaieta, Begoña Capape, Edurne San Martin, Javier Etayo "Tasio" komikilaria, Josemari Lorenzo Espinosa historiagilea, Xabier Makazaga, Juan Manuel Olarieta, Carlos Aznarez, Fernando Alonso, Txisko Espinosa, Rebeca Quintans, Gustavo Luca, Guillermo Martorell, Antonio Alvarez Solis eta German Gallego.
Ekimenaren kartela

Gaur, asteartea, abenduak 9, "Pepe Rei aurrera!" liburuaren aurkezpena egingo dute Algortako