Lemoiz eta Barrikatik igaro ostean, aste honetan jarraituko dute HIRUKA aurkezten Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berriaren sustatzaileek. Bihar, abenduak 11 (osteguna), Urdulizko kultur etxeko hallean eta Berangoetako kultur etxean izango dira batzar irekiak, 19:00etan. Ostiralean, hilak 12, berriz, beste horrenbeste egingo dute Gorlizko Sertutxenan, ordu berean. Bestalde, jakinarazi dutenez, aldaketa txiki bat izango da datorren asteko Plentziako aurkezpenean: hilaren 18an (osteguna) izan beharrean, 19an (ostirala) izango da, 19:00etan, Goñi Portalen. Azkenik, Leioako aurkezpenak badauka lekua: udal euskaltegian izango da, urtarrilaren 8an (osteguna), 19:30ean. Gabonak tartean, urtarrilaren 16ra arte luzatuko dira batzar irekiak. Aipatu aurkezpen-bileretan proiektuaren nondik norakoak argitzeaz gain, bazkide edo laguntzaile nola egin ere azalduko da.
Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK izango da azkena. UKBERRI.NET agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biek euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dute, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da HIRUKA. Komunikazio-proiektu berriaren nondik norakoak azaltzeko herriz herri aurkezpen-bilerak egingo dira.
Aurkezpen-bilerak herriz herri:
Urduliz
Abenduak 11, osteguna
19:00etan, kultur etxeko hallean.
Berango
Abenduak 11, osteguna
19:00etan, Berangoeta kultur etxean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.