Urtarrilaren 24an batzar nagusia egingo du Leioako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 10a, 20:01

Leioako mendi taldeak ohiko batzar nagusia burutuko du datorren urteko hasieran, urtarrilaren 24an. Susana Ruiz mendizaleen elkarte horren presidenteak zabaldu duenez, hitzordua arratsaldeko 5etan jarri dute, Sabino Arana etorbideko 77. zenbakian dagoen Sakoneta udal kiroldegiko didaktika eta kirol gelan. Halere, quorum-ik lortu ezean batzarra ordu erdi beranduago hasi beharko litzateke. Hori dela eta, Ruizek puntualtasuna eskatu die bazkideei. Mendizaleek aztertzeko izango dituzten gaiak honako hauek dira: 2014an Leioa Mendi Taldeak egindako ekintzak eta urteko balantzea eta datorren urterako ekimenen antolamendua eta aurrekontua. Bestalde, lizentzia eta aseguruen gaineko argibideak emango dituzte. Argazkian, elkartearen aurreko batzar bat / © Leioako mendi taldea.

2015erako proposaturiko irteerak

• Urtarrilaren 4an, Mullir (841 metro), Fuente las Varas - Ogarrio (Kantabria). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Urtarrilaren 18an, Azkonabieta (728), Elgeta (Gipuzkoa). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Otsailaren 1ean, Bianditz (844), Goizueta eta Lesaka artean (Nafarroa Garaia). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Otsailaren 15ean, Iparreko bidearen 2. etapa (416m), Donostia eta Orio artean (Gipuzkoa). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Martxoaren 1ean, Cueto (1.362), Nograro - Gaubeka (Araba). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Martxoaren 15ean, Cotero (1.501), Estacas de Trueba - Tunel de la Engaña (Burgos). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Martxoaren 29an, Campanarios (1.323), Alto de Ason (Kantabria). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Apirilaren 19an, Artxueta (1.345), Uharte Arakil (Nafarroa Garaia). Leioako mendi taldearen eguna ospatzeko bazkaria egingo da. Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Maiatzaren 1etik 3ra, asteburu irteera Redes-eko parke nazionalera (Asturias). Igoerak: La Xamoca (1.283), Rioseco; Tiatordos (1.951), Pendones; eta Peña Mea (1.558), Pelugano. Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Maiatzaren 17an, Balerdi (1.193), Gaintza eta Araitz (Gipuzkoa). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Maiatzaren 31n, Pancrudos (2.079), Valvanerako monasterioa eta Goyo-ko bentaren artean (Errioxa). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Ekainaren 14an, Picon Blanco (1.529), Aguera, Portillo de la Sia (Burgos). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Ekainaren 28an, Castro Siero, Cañones del Ebro (835), Orbaneja del Castillo Valdelateja (Burgos). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Uztailaren 11tik 12ra, asteburu irteera, Braña los Tejos, Liebana (1.413), Cicer-Lebeñan, eta Peña Vieja (2.614) Parador de Fuente de Cantabria (Kantabria). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik

• Uztailaren 26an, Ijan (2.085), Brañavieja-Soto (Kantabria). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Irailaren 13an, Veinte (1.511), Portillo de Lunada eta Alto Asonen artean (Kantabria). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Irailaren 27an, Gorramail (1.187)
27.- GORRAMAKIL (1187m) Atxulegi-Bidarrai (Nafarroa). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Urriaren 10etik 12ra, asteburu irteera, Nafarroa eta Huescara. Higa (1.295), Elo; Peña Montañesa (2.295), Ceresatik San Victorian-en monasteriora; Oroel (1.770). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Urriaren 25ean, Gurdieta (1.126), Puerto Peña Angulo-Mercadillo (Burgos). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Azaroaren 8an, Pienzu (1.160), Pie de Potru-Miardor del Fitu (Asturias). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Azaroaren 22an, Cuetu de la Concilia (1.922), Saja-Tudanca (Kantabria). Irteera: 6:50ean, Pinuetatik eta 7:20an, Zabalburutik.

• Abenduaren 13an, Turroi Eguna, erdi erdiko ireteera. Oriol (1.132), Krutzetatik (Araba). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.

• Abenduaren 27an, Gorbeia (1.482), Bikotx Gane-Sarria (Araba). Irteera: 7:50ean, Pinuetatik eta 8:20an, Zabalburutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun