Gaur, osteguna, hilak 11, Harrera Elkarteak solasaldia antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean. Hitzordua 19:00etan izango da. “Imajinatzen duzu hainbat urte: 31, 22, 15, 7, 2…. kartzelan egon eta gero nola izan daitekeen irteera?”. Galdera hori Harrera Elkarteak. Euskal Herrian bizi izandako gatazka politikoaren ondorioz, lagun askok urteak eman behar izan dituzte kartzelan, edo senideengandik eta lagunengandik urrun. Bizipen hauetan oinarrituz jaio zen Harrera Elkartea kartzeleratuta edo erbesteratuta egon, eta askatasuna berreskuratu duen pertsona ororen "bizimodu duina izateko eta lan integrazioan laguntzeko". "Egoera hau ezagutzeko eta gizarteratzeko asmoz ezinbesteko aukera dago Sopelan ostegun honetan", diote sustatzaileek. Argazkian, dozenaka herritar artxiboko irudian, urteak kartzelan eman dituen herrikidea herrira noiz helduko zain.