Indarkeria matxista antzemateko eta ulertzeko gakoak bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 11a, 19:09

Ostiral honetan, abenduak 12, “El amor no es la ostia” izenburuko hitzaldia hartuko du Sopelako Kurtzio kultur etxeak. Besteak beste, indarkeria matxista antzemateko eta ulertzeko gakoak eman nahi dituzte Meñakoz elkarteak antolatutako solasaldian. Hitzordua 19:00etan jarri dute eta ondokoek hitza hartuko dute: Itziar Gandarias Ekimen elkarteko kidea eta Maitane Ibernia Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumearen Zerbitzuaren psikologoa. Ekimen Elkartearen laguntzaz antolatu du solasaldia Meñakoz kultur elkarteak. Argazkian, Sopelako bi emakume gazte eraso sexisten kontrako pankarta alboan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun