Bikoteka edo banaturik, Mari Pepa eta Arlote oroigarri edo opari kutun eta solidarioa izan daitezke Eguberrian.
Gabonetako afari solidarioa
Gainera, Sortarazi GKErako diru gehiago batzeko asmoz, abenduaren 18an (osteguna), 20:30ean, afari solidarioa egingo da Mendibile Jauregian. Bertan, sei euskal diseinatzailek sortutako hiru Arlote eta hiru Mari Pepa bakar eta errepikaezin aurkeztuko dira, eta gau horretan jarriko dira salgai.
"Edozeini luzatzen diogu solidaritatez beteriko gau horretan parte hartzeko gonbita, udalerriko ondare den leku eder eta enblematikoan", adierazi dute Leioako Udaletik.
Afaria eta dohaintzaren prezioa 50 eurokoa da. Informazio gehiagorako edo lekua erreserbatzeko, deitu edo idatzi Behargintzara: 944 004 195 / behargintza[abildua]leioa.net.
Leioa Bidean ekimenarekin bat egin duten dendek Mari Pepa eta Arlote solidarioak jarriko dituzte salgai Gabonetako jai hauetan zehar. Bi tamaina desberdinetako 100 unitate izango dira udalerriko erakusleihoetan, burutazio batekin: "leioaztarrak konbentzitu beharrizan handia dutenei laguntzera".