Dantza izango da protagonista asteburu honetan Kurtzion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 12a, 13:14

Sopelako Udalak orain dela bost urte jarri zuen martxan Kurtzio kultur etxea eta espazio hori "euskal kultuaren sormen gune nabarmen eta emankor" bilakatu da denboraren poderioz, tokiko iturriek nabarmendu dutenez: "Kurtziora hamaika sortzaile hurbildu ohi dira eta egonaldi artistikoaren bidez euren kultur ekoizpena sortzen eta ekoizten dute berton", gaineratu dute. Horren adibide bezala, larunbat honetan, abenduak 13, Blanca Arrieta dantzariak “Argh” lana estreinatuko du Kurtzion. Ikuskizuna 20:00etan izango da, eta sarrera debalde. Era berean, igandean, hilak 14, Lorealde estudioko dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute, 18:00etatik aurrera. Royal Academyko diploma banaketa egingo dute, sarrera debalde. Argazkian, "Argh" ikuskizuna / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun