Larunbat honetatik (abenduak 13) urtarrilaren 6ra arte, Gabonetan ostalaritzako 2, 3 eta 4 taldeetako establezimenduak zarratzeko ordutegia araudiak baimentzen duen gehienezkora zabalduko du
Getxoko Udalak, sektore honetako jarduera laguntzeko asmoz. Hori horrela, abenduaren 13, 19, 20, 26, 27 eta 31n, eta urtarrilaren 2 eta 3an (ostiral, larunbat eta jai-bezperak) kafetegiak, tabernak eta abar 04:30ak arte egon ahal izango dira zabalik; pubak, klubak eta horrelakoak 06:00etan itxi beharko dute eta diskotekak 08;00etan. Aipatutako denboraldiko gainontzeko egunetan ordutegia 03:00ak artekoa izango da kafetegi eta tabernentzat; 04:30ak arte pub eta klubentzat; eta 06:30era artekoa diskotekentzat. Ordutegi zabaltze horrek ez du terrazetan eraginik izango, 09:00ak eta 23:00ak artean zabalik egoteko baimena izango baitute, ostiral eta jai-bezperatan ezik, orduan gauerdira arte erabili ahal izango baitira.