Torturaren aurkako astea abiatuko dute gaur Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 16a, 18:37

Itzubaltzeta / Romoko Ernai eta Sortu erakundeek torturaren aurkako astea antolatu dute gaurtik eta igandera arte. Gaur, arratsaldeko 7:30ean, Julen Arzuaga herriko kultur etxean mintzatuko da. Arzuaga bada, besteak beste, EH BIlduren legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko abokatua, "La maza y la cantera. Juventud vasca, represion y solidaridad" liburuaren egilea eta Euskal Memoria elkartearen kidea. Gaurko ekitaldian, "Tortura askapen prozesuaren aurkako tresna" izeneko solasaldia emango du. Bestalde, datorren igandean, abenduaren 21a, Ricard Salom-ek zuzendutako "120 horas. La tortura contra Euskal Herria", 45 minutuko dokumentala proiektatuko dute Branka herriko tabernan arratsaldeko 7:30etik aurrera. Argazkian, Julen Arzuaga / public domain Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun