Lemoiz, Barrika, Urduliz, Berango eta Gorliztik igaro ostean, aste honetan jarraituko dute HIRUKA aurkezten Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berriaren sustatzaileek. Bihar, abenduak 18 (osteguna), Itzubaltzeta / Romoko eta Sopelako Kurtzio kultur etxeetan izango dira batzar irekiak, 19:30ean. Ostiralean, hilak 19, berriz, beste horrenbeste egingo dute Plentziako Goñi Portalen, 19:00etan. Gabonetako oporraldiaren ostean, urtarrilean berrartuko dituzte batzar irekiak; azkenak, Leioan, Astrabuduan, Algortan eta Altzagan. Aipatu aurkezpen-bilera guztietan proiektuaren nondik norakoak argitzeaz gain, bazkide edo laguntzaile nola egin ere azalduko da.
Hil honen amaieran kaleratuko den 263. UK izango da azkena. UKBERRI.NET agerkari digitala ere abenduaren bukaeran desagertu egingo da. Komunikabide biek euskalgintzako eragile esanguratsuenekin bat egin dute, denon indarrak batuz, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-talde berria sortzeko. Urtarrilean abiatuko da HIRUKA. Komunikazio-proiektu berriaren nondik norakoak azaltzeko herriz herri aurkezpen-bilerak egingo dira.
Aurkezpen-bilerak herriz herri:
Itzubaltzeta / Romo
Abenduak 18, osteguna
19:30ean, kultur etxean
Sopela
Abenduak 18, osteguna
19:30ean, Kurtzio kultur etxeko hallean
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.