Joan den ostiralean bezala, gaur, abenduak 19, gau osoan ibiliko dira trenak,
Metro Bilbao garraio enpresak jakinarazi duenez. "Gabonen aurreko bi ostiraletan, pertsona asko elkartu egiten da eta momentu ona da autoa bere lekuan utzi eta garraio publikoa erabiltzeko", tokiko arduradunek azaldu dutenez. Izan ere, data hauetan ohikoak izaten dira enpresa edo koadrila bazkari zein bazkariak. Zerbitzu horrekin ostiralean goizean goiz hasi eta igandeko 23:00ak arte izaten den garraio-eskari etengabea ase nahi dute. Bestalde, Metro Bilbaok tren-zerbitzu berezia emango du astelehenean, abenduak 22, Bilboko
Santo Tomas azoka tradizionala dela-eta. Hilaren 24ko eta 31ko gauetan (
Gabon Gaua eta Gabon Zaharra) ere gauza bera egingo dute, ordutegiak Gabonetako jaietara egokituz. Argazkian, bidaiariak metro geltoki batean, artxiboko irudian.