Sopelako Udalak Espainiar Gobernuaren lehenengo jakinarazpena jaso zuen azaroan, Geminis baimen-eremuan (Bizkaian) egin nahi dituzten proba sismikoen harira. Bada, EH Bilduk zuzendutako tokiko erakundeak iragarritako ekimenen artean, larunbat honetan, abenduak 20, fracking-aren kontrako kalejira egingo dute aipatu udalerrian, 12:30ean udaletxeko plazatik abiatuta. Horrela, presio hidraulikoa baliatuz lurzoruko arrokak hautsiz gasa ateratzeko aipatu teknika "ez dugula onartuko" gogorarazi nahi dute Udaletik. Argazkian, ekaineko udal batzarrean onartu bezala, frackingaren kontrako seinalea jarri zuen abenduaren 12an tokiko erakundeak, Loiola Ander Deuna kalean, BI-634 errepidearen gaineko pasabidearen aurrean / © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!