Larunbat honetan, abenduak 20, Erandioko
Sare aurkezteko eta antolatzen hasteko batzar irekia egingo dute. Hitzordua 12:00etan izango da, Altzagako postetxe zaharrean. Algortan ere euskal preso politikoen eskubideen aldeko sare herritarra ehuntzen hasi dira. Hilaren 2an egin zuten beraien batzar irekia. Beraien jardueraren adibide bezala, bihar bertan, 11:00etatik 14:00etara, sarekide egiteko aukera emango dute Telletxen; baita kamisetak saldu eta informazioa banatu ere. Sare herritarreko kideek azaroaren bukaeran iragarri bezala, urtarrilaren 10ean izango da presoak euskal herriratzearen aldeko manifestazioa. "Euskal Herrira now, orain, maintenant, ahora" lelopean egingo da martxa Bilbon, 17:30ean; eta bi lekutatik abiatuko da batera: udaletxetik eta Casillatik. Etxerat elkarteak, bere aldetik, jakinarazi du jada
egun horretan espetxeetara bidaiarik ez dutela egingo eta presoen senideak Bilbon izango direla. Argazkian, euskal presoek pairatzen duten sakabanaketa eta urruntze politika salatzeko asmoz, Astrabuduako Josu Murueta plazan egindako elkarretaratzea.