Gaurko ekimenaren bidez, presio hidraulikoa baliatuta lurzoruko arrokak hautsiz gasa ateratzeko aipatu teknika "ez dugula onartuko" gogorarazi nahi izan du Udalak. Argazkian, ekaineko udal batzarrean onartu bezala, frackingaren kontrako seinalea jarri zuen abenduaren 12an tokiko erakundeak, Loiola Ander Deuna kalean, BI-634 errepidearen gaineko pasabidearen aurrean.
Iazko uztailean Sopela “fracking gabeko herri” izendatua izan zen, eta aurtengo ekainean, praktika honekin lotura duten baimen guztiak bertan behera uztea aldarrikatu zuen Udalbatzak. EH Bilduren Udal Gobernuak aurkeztutako mozioak frackingaren bitartez aztertu, ikertu edo ustiatu daitezkeen hidrokarburo ez konbentzionaletarako Ikerketa Baimen guztiak bertan behera geratzea eskatzen zion Hidrocarburos de Euskadi enpresa publikoari.
400 lagun baino gehiago elkartu dira gaur