Obus zahar bat leherrarazi dute Azkorriko hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko abe. 22a, 18:50

Ertzaintzaren artezilariek gaur leherrarazi dute atzo, igandea, Getxoko Gorrondatxe edo Azkorriko hondartzan agertu zen obus zaharra. Eitb.com agerkariak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren iturriak aipatuz zehaztu duenez, itsasbeheraren zain egon behar zuten lehergailua hondartzatik ateratzeko. Baina, azkenean, zailtasunak kontuan hartuta, hondartza itxi eta bertan lehertu dute. Esan bezala, atzo obus bat izan zitekeen objektua agertu zen Gorrondatxen, eta Ertzaintzak tokia itxi zuen. 12:00etan pertsona batek eman zuen abisua, itsasbeherarekin objektua ageria geratu baitzen. Hain zuzen ere, 50 zentimetroko luzera eta 15 zentimetroko zabalera zuen objektu zilindrikoa zen, eta litekeena zen garai bateko obus bat izatea. Mareak, ordea, gora egin zuen, eta ezin izan zuten hondartzatik atera. Zailtasunak ikusita gaur leherrarazi dute. Ordura arte, zonalde hori itxita egon da. Argazkian, erakusketa geletatik kanpo agertzen dira maiz gerra garaiko lehergailuak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun