Abenduaren 30ean hilabete honi dagokion osoko bilkura ospatuko da Sopelan, eta bertan, besteak beste, 2015. urteari dagokion udal aurrekontuak bozkatuko dira. Horrela ikus daiteke tokiko agintariek plazaratutako udal batzarrerako
gai-zerrendan. Udalak gogoratu du auzokideek udal bilkuretara joateko eta parte hartzeko eskubide osoa dutela. Hitzordua 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian. EH Bilduk zuzendutako Sopelako Udal Gobernuak 2015. urterako aurrekontu-proposamena osatu du, ia-ia 13 milioi euroko kontuetara helduz, 12.989.099 euro, hain zuzen ere (iaz aurrekontua 12,5 milioi.eurokoa izan zen). Tokiko iturriek nabarmendu dutenez, inbertsio nagusiak honakoak izango dira: bidegorrien eraikuntza, umeentzako jolas berriak, HAPO berria eta irisgarritasuna eta oinezkoen mugikortasunaren hobekuntza. Argazkian, bozketa aurreko udal batzar batean / © Sopelako Udala.