Herri-kontsultak Uribe Kostan

Uribe Kostako gaurko eta atzoko alkate eta zinegotziak erabakitzearen alde

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, apirilak 29, 12:30etik 13:30era bitartean, Uribe Kostako lehengo eta gaurko alkate eta zinegotziak elkartu dira eskualdeko hainbat herritan, Gure Esku Dago herritar mugimenduaren ekimenez datorren maiatzaren 7an gauzatuko den herri-galdeketaren alde.

Agerraldi publiko hauen guztien xedea uribekostarrei deialdi zuzena egitea izan da, sensibilidade ezberdinetako herritarrak eta jendarteko agenteak herri-galdeketan parte-hartzera gonbidatuz. ​Bozeramaileen hitzetan, “Uribe Kostako jendartearen lehengo eta gaurko ordezkari politikoak izanik, ​Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu; horrela, gure aurretik, pentsaera eta izaera desberdinetako uribekostarrak egindako bideari jarraipena emanez eta Gure Esku Dago herritar ekimenak emandako pausuak oso positibotzat joz”.

Uribe Kosta Ados elkarteak, Gure Esku Dago herri ekimenaren arduraduna eskualdean, alderdi eta formazio politiko nagusien ordezkariak biltzea lortu du gaur eguerdian, jendartearekiko ilusio mezua komunikatuz; “Adostasun kultura sustatuz, gure etorkizun politikoa erabakitzearen inguruan ikuspuntu ezberdinen argudioak eta behar den eztabaida publikoa zabalduz, herritarrak ahaldunduz eta erabaki beharraz jabetuz, gizartean dauden mugak eta lubakiak erauztea bizikidetza eta elkarlana sendotuz. Ehunduz, Adostuz eta Erabakiz, demokrazian sakonduz, erabakiaren aroa abian da”, horiek izan dira manifestuari bukaera eman dioten hitz baikorrak, denok elkarrekin batasuna adieraziz​.

Erlazionatuak

Uribe Kosta Ados: "Erabakitzea giza eskubidea ere bada"

Uribe Kosta

Maiatzaren 7an, eskualdeko sei herritan erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketa egingo du Gure Esku Dago herri-ekimenak sortu duen Uribe Kosta A...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun