Greziara goaz!!!

Erabiltzailearen aurpegia Arantza Gutierrez 2016ko uzt. 1a, 09:59

Bagoaz, Getxotik, Bizkaitik, Hego Euskal Herritik, estatuko zein Europako beste herrietatik etorritako milaka pertsonekin. Ez goaz oporretan. Ozen eta argi esango diogu Europari mugak ireki ditzan. Errfuxiatuak etxean, plazan, Euskal Herrian ere nahi ditugula. Horregatik, uztailaren 15ean abiatuko gara Bilboko San Nikolasetik Tesalonikarantz, Greziarako karabanan.

Karabana, berez, Bartzelonarik abiatuko da utzailaren 16an. Gu, berriz, ostiralean abiatuko gara Bilbotik, eta Gasteiz zein Iruñatik pasa ta gero, Bartzelonan elkartuko gara estatuko beste lekuetatik datozen autubusekin. Hortik, Europa hegoaldea zeharkatuko dugu autobusez, Tesalonikako unibertsitatera heldu arte. Greziarantz joko dugu, gure estatuek betetzen ez dituzten obligazioak bete ditzaten eskatzeko. Hori da jendearen indarra, auzokideena; aski dela esatera joango gara eta elkartasuna eta elkarrekiko laguntza praktikan jartzera. Oraintxe erakutsi behar dugu gure desobedientzia giza eskubideak lohitzen ari diren direktiba eta migrazio legeekiko, EB-Turkia akordioa eta gure gobernuak hartutako konpromisoak ez betetzea salatu. Horrekin guztiarekin amaitzen saiatu.

Neketsua izango da bidaia; seguraski gure sorbaldak behin eta berriro kexu egingo du. Baina jakin badakigu ezin dugula aukera galdu. Joan beharra dugula. Ez zaigu nahikoa adierazpen instituzionalak bultzatu, elkarretaratzetan zein manifestazioetan parte hartzea (asko bada ere), eta zerbait gehiago egin behar dugulakoan gaude. Gutxi da, ordea, ahalegina, kontuan hartzen badugu bertan lan egiten ari diren boluntarioen lana, Grezian bertan babesa ematen ari diren herritarren konpromisoa...

Eta zertara goaz? Bagoaz erakustera asko garela Europak bere mugak ireki ditzan nahi dugunok, asko garela guztiontzako lekua dagoela pentsatzen dugunok, gure agintariak entzuten ditugunean auzo lotsa pasatzen dugunok, gurean egindako armek errugabeak hil eta beste asko haien etxeetatik bota dituztelako... Eta bagoaz, gu ere errefuxiatu izan ginelako; politikoak, batzuk, eta ekonomikoak, beste asko...

Batzuek ezin duzue joan, baina lagundu nahi diguzue; horretarako ere badago aukera, izan ere 0 aulkia eros daiteke, bidaia ordaindu ezin dutenei ordaintzeko. Greziara ez, baina Bartzelonara etorri nahi duzuenok eta guri bidai ona desiratu, ere baduzue aukera... Horretarako Bizkaiko OngiEtorriErrefuxiatuak plataformaren webgunean duzue behar duzuen informazioa.

Itxaso eta biok Getxotik abiatuko gara Greziarantz, eta gure bidaiaren, gure esperientziaren berri eman nahi dizuegu; horretarako facebook orrialde bat egin dugu: https://www.facebook.com/getxotikgreziara/. Baina gurea ez da izango opor batzuen bitakora, baizik eta Europa zeharkatuko duten salaketa eta aldarrikapenaren kronika. Asko izango baikara, ehundaka, milaka, #ONGIETORRIERREFUXIATUAK #MUGAKIREKI oihukatuko ditugunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun