Ikusi eta ikasi: hau da zientzia!

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo San Andres 2015ko ira. 18a, 14:10

Giza gorputzaren ezaguera, eta ondorioz medikuntzaren garapena, oso murriztua izan zen gorpuen disekzioa lantzen hasi zen arte. Erdi Aroan, medikuntza arloan ezaguera korpusa Galenoren garaitik zetorren, Grezia klasikoko mediku ospetsuak ezarritako egi zientifikoak ukiezinak zirelarik...

Giza gorputzaren ezaguera, eta ondorioz medikuntzaren garapena, oso murriztua izan zen gorpuen disekzioa lantzen hasi zen arte. Erdi Aroan, medikuntza arloan ezaguera korpusa Galenoren garaitik zetorren, Grezia klasikoko mediku ospetsuak ezarritako egi zientifikoak ukiezinak zirelarik. Garai hartan giza gorpuen disekzioa debekatuta zegoen motibo superstiziosoak medio, baina gauzak aldatzen hasi ziren XVI. mendean Sixto IV aitasantuak ediktu berri bat atera zuenean: handik aurrera disekzioak baimentzen ziren, betiere lekuko botere eklesiastikoak onartuta. Honen eraginez disekzioak hedatzen hasi ziren, lehenengo Italian, Boloniako unibertsitatean, eta gero Europa osoan. Unibertsitateetan antzoki anatomikoak sortu ziren, zeinetan ikasleek medikuntza ikasten zuten gorputza zuzenean behatuz.
 1514. urtearen azken egunean Bruselan Andrias Van Wesel jaio zen, historian Vesalio izen latinizatuarekin ezaguna dena. Parisen eta Paduan medikuntza ikasi eta gero Espainian bizi zen Felipe II erregearen mediku pertsonala zelarik, eta kanpaina militarretan lagundu zuelarik bere ezaguera kirurgia arloan sakondu zuen. «De humani corporis fabrica» bere liburuan Galenoren baieztapen gehienak bertan behera utzi zituen eta anatomiako lehenengo lan zientifiko seriotzat jotzen da. Bertan gorputzaren atalen deskribapen zehatza egiten da eta gorputzaren natura mekanikoa azpimarratzen da. Lan hau 1543. urtean argitaratu zen, Copernicoren lana bezala, eta sinbolikoki metodo zientifikoaren abiapuntutzat har liteke.
 Ezarritako egiaren ez onarpena eta behaketa zuzenaren beharra ezaguera bereganatzeko dira anatomiaren aitak oinordetzan utzi digun altxorra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun