Scottie Pippen efektua

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo San Andres 2016ko ira. 22a, 15:39

Michael Jordan historiako basket jokalaririk handiena izanaren inguruan eztabaida gutxi dago.

Chicago Bulls taldearekin sei NBA liga eskuratu zituen, hamar urtetan gehiengo saskiratzailea, bost MVP, 30 puntu batez bestez bere karreran... Scottie Pippen bere taldekidea izan zen 12 urtetan eta NBA historiaren 50 jokalari onenen zerrendan dago. Jordanen garaian kointziditzeko zoritxarra izan zuen eta beti egongo da bere gerizpean historiaren bazter batean.

Zientzian ere Scottie Pippen efektu honen kasuren bat suertatzen da noizbait. Kasu paradigmatiko bat Joseph Weber fisikariarena da. Weber New Jersey-n jaio zen 1919. urtean eta ingeniaritza amaitzean bere tesia aurkeztu zuen mikrouhinen espektroskopiari buruz. Bere ikerketan mikrouhin erradiazio koherente igorlea (laser) garatu zuen eta Ottawan hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten. Hitzaldia amaitutakoan, Charles Townes-ek, gai berberan lanean zebilena, bere hitzaldiaren kopia bat eskatu zion. 1964. urtean Townesek Fisikako Nobel saria jaso zuen laser garatzeagatik.

Grabitazio uhinetan ere interesa zeukan Weberrek. Hauek Einstenek aurresandako desplazatzen diren espazio-denborako perturbazioak izango lirateke eta kataklismo kosmiko batek eragingo lituzke, esaterako bi zulo beltzen talka. 1955. urtean Weberrek uhin horiek detektatzeko gailu bat garatu zuen, baina "establishment" zientifikoak ez zuen uhin horien existentzia onartzen eta proiektua bertan behera geratu zen.

2016. urtean zientzialari talde amerikar batek prentsaurreko bat antolatu zuen uhin grabitazionalak detektatu zituztela iragartzeko, Weberrentzat hil osteko omenaldi apal bat izanik

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun