Pentsakera arrazionala vs aurreiritziak

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo San Andres 2017ko ots. 23a, 13:27

Gure gaur eguneko gizartearen arazoen zerrenda ez da laburra. Beharbada, zerrenda horren lehendabiziko postua pentsakera zientifikoa eta arrazionalaren presentzia urria da.

Datu objektiboetan ez ezik, inpresio hutsetan oinarritzen baditugu gure iritziak, ondorio okerrak, eta askotan arriskutsuak, aterako ditugu. Egin ditzagun zenbaki batzuk...

Gaur egun munduko biztanleria 7.000.000.000 pertsona ingurukoa da. Asko al da? Eman dezagun biztanle bakoitzari metro koadro bat eskaintzen diogula, eta gutako bakoitza bere metro koadroan kokatzen dela xake taula erraldoi baten antzera. Zein tamaina edukiko luke xake taula erraldoi horrek? Azalera, argi eta garbi, 7.000.000.000 izango litzateke, eta horrela izanik, zenbat neurtuko luke xake taularen aldeak? 25-ko karratu baten aldea 5 metro da, 5x5=25 delako, hortaz, egin beharrekoa 25-en erro karratua besterik ez da (gogoratzen al dituzu zure eskolako urteak?). Gure kasuan, egin beharrekoa 7.000.000.000ren erro karratua da, eta honen emaitza 83.666 metro da, hau da, 83 kilometro inguru. Gutxi gora behera Bilbotik Donostiaraino dagoen distantzia lerro zuzenean. Beraz, sinestezina dirudien arren, gure planetan bizi garen gizaki guztiok laukitxo txiki horretan sar gintezke. Hortaz, gehiegi al gara? Edo modu desegokian dauzkagu banatuta lekua eta baliabideak? Zein da benetako problema? Zientziak datuetan oinarritutako erantzunak bilatzera gonbidatzen gaitu beti. Onar dezagun gonbidapena.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun