2017/09/30 19:30

Yoga ikastaroa

Yoga ikastaroa
Aldai patronatua (Karitate kalea1, behea), Getxo
Kurtso hasierarekin batera Yoga ikastaroaren hasiera, nola ez! Aurten ere, gure betiko irakaslea Hasier Rekondo, Aldai Patronatuan izango dugu eskolak ematen. Ikastaroa hasiberrientzat zein maila erdikoentzat bideratuta dago. Iraila osoan zehar izena emateko aukera izango duzue, beraz, denborarik ez galdu eta email bat bidali egizugetxo@gmail.com helbidera eta zure plaza erreserbatu. Lehenengo eskola urriaren 2an izango da. Noiz: astelehen eta eguaztenetan Ordutegia: 19:30 – 21:00 Non: Aldai patronatuan (Karitate kalea 1, behea) Prezioa: hilean 32 € / 27 € Berbalagun edo mintzakuadrilletako kideak, sOrtuetako kide, Bizarra Lepoaneko bazkide eta San Nikolas ikastolako kideek. Eraman beharrekoak: esterilla eta manta bat Izena emateko: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da 3 hilabetetik behin, norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa 3035 0067 66 0670062588. Animatu, eman izena eta om shanti
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun