2018/01/24 19:30

Asisko Urmeneta Irakurzaleen Txokoan

Asisko Urmeneta Irakurzaleen Txokoan
Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo
Urtarrilaren 25ean Asisko Urmeneta gurean izango dugu bere azken narrazio grafikoaz "Euskalbo Alaiak" berba egiteko. Solasaldia hasi aurretik, 19:00etan lagun talde bat elkartuko gara liburuaren inguruan berba egiteko eta 19:30ean Asisko etorriko zaigu aurkezpen txikia egiteko eta sortu zaizkigun galderei erantzuteko. Beraz, urtarrilaren 25ean, osteguna, elkartuko gara Algortako Villamonte Kultur Etxean; 19:00etan edo 19:30ean etortzea zuen aukera da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun