Uribe Kosta jaietan 2016

Eguenera arte parte har daiteke Itzubaltzetako jaien diseinu-lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia
Itzubaltzeta eta Pinuetako jaien maskota.

Abuztuaren 2tik 7ra ospatuko dira aurten Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jaiak, Getxo eta Leioa udalerrietan. Horri begira, bertako jai batzordeak bi lehiaketa antolatu ditu: musika talde lehiaketa eta diseinu lehiaketa. Azken horretan, festei irudia jarriko dieten hiru elementu sarituko dituzte: jai kamisetak alaituko dituen marrazkia, zapietan erreproduzitzeko logoa eta 3.000 jai-liburuxken azala izango den irudia. Hiru kategoria horietan lehiatzeko epemuga uztailaren 7ko 13:00ak arte izango da eta saria, berriz, 150na euro.

Lanak Pinuetako udal bulegora eta Itzubaltzeta / Romoko kultur etxera zein erromokojaibatzordea@gmail.com posta helbidera bidal daitezke, jai batzordeak zehaztutako oinarrien arabera. Gutxieneko kalitatea duten lanak herrian erakutsi ondoren herri bozketa egingo dute, jai batzordeak aurrerago iragarriko duen egunean.

Musika lehiaketari dagokionez, kategoria bakarra izango da eta CDak uztailaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketa horren irabazlea jai batzordeko kideek erabakiko dute. Nagusitzen den taldeak jaietan lehenengo mailako banda batekin jo eta 150 euroko saria izango du. Lehiaketa denen oinarriak aipatu udal bulegoetan edo posta elektronikoz eska daitezke.

Argibide gehiagorako: https://www.facebook.com/erromoko.jaibatzordea edo erromokojaibatzordea@hotmail.com.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun