Euskal abizenak, zatika

Erabiltzailearen aurpegia Lander Iruretagoiena 2021ko mar. 26a, 16:49

Abizenak, gure hizkuntzaren lekukoHarritzekoa da zenbat pertsona dagoen, abizen erabat euskaldun izanik, bere esanahia ezagutzen ez duena. Eta are gehiago, ezagututa ere, euskal abizenen patroiak eta egiturak ezagutzen ez dituena. Beno, aitortu behar dut, antzina nik neuk ere ez nuela hain argi. Saiatuko naiz, ordea, patroien kontu hori hemen azaltzen.

 Abizenak, gure hizkuntzaren lekuko

Sakontzeko: euskaragara.net
Abizenak, gure hizkuntzaren lekuko

Harritzekoa da zenbat pertsona dagoen, abizen erabat euskaldun izanik, bere esanahia ezagutzen ez duena. Eta are gehiago, ezagututa ere, euskal abizenen patroiak eta egiturak ezagutzen ez dituena.

Beno, aitortu behar dut, antzina nik neuk ere ez nuela hain argi. Saiatuko naiz, ordea, patroien kontu hori hemen azaltzen.

Mundu mailan dauden abizenak multzokatu daitezke. Badira lanbideak, pertsonaren ezaugarriak, senidetza... eta abar adierazten dutenak. Toponimikoak ere badaude. Bada, euskal abizenen artean, toponimian oinarritzea -alegia, tokiaren deskripzioan oinarritzea- patroi nagusienetakoa da.

Bestalde, abizen askotan, ez dago erabat argi euskalduna den edo ez. Hori bai, badaude, inolako zalantzarik gabe, euskaldunak direla dakigunak.

  • Adibidez: Etxeberria edo Lekuona, ez dute eztabaidarik sortzen.    Baina, Salazar edo Cortazar?

Beno, ba, azken hauek euskaldunak direla baiezta daiteke, analisi semantiko eta etimologikoa eginez. Nolatan?

Demagun Salazar (Espainian eta Hegoamerikan oso hedatutakoa, bitxia bada ere). Badugu, Salaberri eta Salabarri. Gainera,  Sala eta Salaburu abizenak ere badaude.

Hau da, Sala ("etxalde" edo "atari" esanahia duena), berri (ekialdean) eta barri (mendebaldean) adjektiboekin konbinatzen da. berri eta barri dikotomia beste hainbatetan agertzen da: Iriberri/Uribarri, Etxeberria/Etxebarria, Kortaberria/Kortabarria, Olaberria/Olabarria...

zar bukaerak zahar esan nahi du. Partikula hau zenbait abizenetan dugu: Urizar, Irizar, Urkizar, Ortuzar, Zubizarreta, Garaizar, Etxezareta...

Aldaera horrek badu azalpenik: antzina, Hrik ez zen erabiltzen Hego Euskal Herrian. Horren adibide: Arriaga, Ormaetxea, Ormazabal, Iruarrizaga... (harri, horma, hiru... gaur egun Hrekin idazten dira).

Hortaz, badugu, sala zahar eta sala berria. Zentzua badu, ezta? Gauza bera korta zahar eta korta berri konbinaketaz (Korta, Kortabitarte, Kortajarena... ere existitzen dira)..

Azalpen hauetan sakontzeko, hurrengo bideoa duzu ikusgai:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun