Uribe Kostan, HAPOak porlanari lotuta daude eta hirigintzari bultzada emateko laguntza etengabeak dira. Ez ordea, gure lurrak blindatu eta balioan jartzeko. Urtiñeko auzoko batek esaten zidan: "Lurra urre gorria da". Lurra etengabe emankor, eskuzabal eta bizia da, gizakiaren handinahitasun aseezinak estali eta zapuztu arte!
Oinarrizko beharrak asetzeko eta amalurragaz bat sentitzeko, eta gizarte eredu osasuntsuago bat gura dogulako, ezin gehiago itxaron. Guztion bultzada beharko dugu proiektu komunitario, ez prekario eta herritarrak bultzatzeko; Zestoan Amillubi Taupaka proiektua bideratu duten bezala, gurean ere, kontsumitzaileak, herritarrak, lurjabeak, elkarteak, norbanakoak, gazteak eta ez hain gazteak elkartu, baserri eta lur eremuak bereganatu eta proiektu duin bideragarriak bultzatu behar ditugu. Denok ala inor ez. Guztion ardura delako, eta gure instituzioek, udalek, gobernateek… ez digute irtenbiderik emango. Eta bai! Horrek dirua bai, baina gogoa, ardura, indarra, konpromisoa eta laguntza eskatzen du. Bakarka ezin da.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.