Jon Loizaga Leioako Kirol zinegotzi ohiaren agerraldia ere eskatu zuen koalizio soberanistak. Ostera, EAJk eta PPk eskaria tramitera ez onartzea erabaki zuten batzordeko mahaian. Hartara, Loizagak ez du bihar azalpenik eman beharrik izango.
Pinosoloko proiektuari buruzko ikerketa batzordeak “ustelkeria zantzu garbiak" azaleratu zituen azaroan. Eneko Arruebarrena alkate ohia eta Jon Loizaga Kirol zinegotzi ohia —biak ala biak EAJkoak— lotzen ditu izan diren irregulartasunekin.