EH Bilduk eskatuta egin zuen agerraldia Leioako alkate ohiak. Koalizioak gura nahi zuen Jaurlaritzak ze iritzi duen Arruebarrenaren izendapenaz. “Erakunde publikoetatik urruti egon behar zen pertsona, beste erakunde publiko baten buru jarri dute EAJk eta Lakuak. Hain zuzen, ardura handiagoko kargu batean jarri dute, Leioako Udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek kargutik kentzea eskatu duten arren”, esan zuen Igor Lopez de Muniain legebiltzarkideak. Laster, gaitzespen hori Gasteizko ganberan ere egingo dela aurreratu zuen ezkertiarrak. Leioako zinegotzi Arkaitz Fullaondok adierazpenak egin zituen agerraldiaren ostean. “Negargarritzat” jo zituen azalpenak. “Beste behin, mutu geratu da, iseka eginez Gasteizko legebiltzarrari eta herritarrei”, adierazi zuen.
Bitartean, Lurralde Politika eta Ingurumen Batzordera ere deitutako Ana Oregi sailburuak Arruebarrenaren "gaitasuna eta profesionaltasuna" nabarmendu zituen, "edozein zalantzaren gainetik". Izan ere, EAJk Arruebarrenaren kontrako "lintxamendutzat" jotzen du Pinosolo auzia.