Horiek denek bi modalitateetako batean eman beharko dute izena: pop-rocka edo metala. CDagaz batera, parte-hartzaileek inskripzio-orria bete eta bidaliko dute, eskatutako datu denakaz, gutun-azalean ondokoa idatziz: “XV Pop Rock Lehiaketa. Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa. Bizkaia”. Eta diskoan bertan taldearen izenaz gainera, barruko kanten izenburuak ere idatzi beharra dago.
Maiatzaren 4rako, epaimahaiak kategoria bakoitzeko bandarik onenak aukeratuko ditu, San Juan jaietan zuzenean jotzeko. Metal saileko irabazleak 1.200 euro jasoko ditu, Pop Rock kategoriako bandarik onenaren kopuru bera. Lehiaketako talderik onenak, ostera, beste 400 euro jasoko ditu. Bitartean, Udalak 600 euro emango dizkie musikari leioaztar onenei, eta Euskara Zerbitzuak beste 600 euro gure hizkuntzan kantarik onena aurkezten dutenei.