Mari Carmen Urbieta alkateak azaldu duenez, egindako azterketaren arabera, 582 leioztar dago babespeko alokairuzko eskatzaileen zerrendetan. Horietatik 150 bat lagun 30 urtetik beherako gazteak dira.
Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu berri duten akordioari esker, Leioan hutsik dauden 852 etxebizitzen jabeek eta “arrazoizko” alokairua gura duten herritarrek Bizigune eta ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) egitasmoakaz lotutako kudeaketa denak egin ahal izango dituzte udal bulegoetan.
Mari Carmen Urbieta alkateak azaldu duenez, egindako azterketaren arabera, 582 leioztar dago babespeko alokairuzko eskatzaileen zerrendetan. Horietatik 150 bat lagun 30 urtetik beherako gazteak dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!