Halaber, hilaren 7tik 10era, informazioa emateko karpa jarriko dute Sakoneta kiroldegiaren kanpoaldean, Udondoko bulebarrean, Txorierrin eta Lamiakon, hurrenez hurren. Azkenik, apirilaren 13an Basaez auzoan jarriko dute. Informazio guneen ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara izango da.
“Garrantzitsua da aipatzea ezin dela plastikozko poltsarik erabili, bakarrik poltsa biodegragarriak, kitean datozenak bezalakoak”, gogoratu du Mari Carmen Urbieta alkateak. Batu ostean, hondakin organikoak Bizkaiko Konpostegira, Artigasera, eroango dituzte, konposta egiteko.