Saioa Agirre eta Nerea Linares, Espainiako txapeldunak

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 16a, 18:02
Saioa Agirre getxoztarra eta Nerea Linares leioaztarra Avilako txapelketan, prestatzaile fisikoen artean. © SAKONETAKO GIMNASIA ERRITMIKOKO TALDEA

Sakoneta gimnasia erritmikoko tal­­deko Saioa Agirrek eta Nerea Linaresek Espainiako Eskola Txa­pelketa irabazi zuten hilaren 3an, Avilan. Garaipena EAEko selekzioagaz lortu zuten.

Getxoztarrak eta leioaztarrak, Naroa Perez, Alicia Meana eta Ane Lezeagaz batera, hamar ariketetan 101.408 puntu batu zituzten, aurreko txapeldunak ziren Gaztela eta Leongo kirolariak gaindituz. Taldeko sariaz gainera, Agirrek urrezko bi eta brontzezko domina bat lortu zituen. Bestalde, Sakonetako Maddi Otaolak EAEko txapela irabazi du gazte-mailan, urrezko hiru domina eta zilarrezko beste bat metatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun