Bilbaok azpimarratu du enpresak "Bizkaiarekin duen konpromisoa". Izan ere, Vicrilak 14 milioi euro inbertituko ditu Leioan platerak eta ontziak ekoitziko dituen beste lantegi bat egiteko. Horri esker 100 lanpostu sortuko dira: 50 zuzenekoak eta 50 zeharkakoak. "Eskerrik asko Bizkaiaren eta Euskadiren alde egin duzuen apustuagatik", esan du ahaldun nagusiak.