Gertaera horren "larritasunaren" aurrean, EH Bilduko zinegotziek korporazioaren argazkian ere pankarta erakutsi zuten. "Momentu horretan PPko zinegotziak argazkitik erretiratu ziren eta Kurkudi herriko tabernarekiko elkartasun mezuak ezabatzeko eskatu zuten; EH Bilduko zinegotzi batek zeroan kamiseta kentzea ere eskatu zuten. Bertan "Libre" irakur zitekeen", azaldu dute.
Leioako EH Bildukoen berbetan, "dirudienez Leioako PPk ez du nahikoa Kurkudi herriko tabernaren konfiskazioagaz, eta Euskal Herriko 107 herriko tabernen espoliazioagaz. Horregaz batera, elkartasuna isilarazi eta ezkutatu gura du. Horretarako istiluak sortu eta ikusarazi gura ditu horrelakorik gertatu ez den lekuetan, baita Leioako Udaleko zinegotzien adierazpen askatasuna erasotuz ere".
"Leioako EH Bildutik jai eredu herrikoi, parte-hartzaile eta aldarrikatzaile batzuen alde lanean jarraituko dugu. Giza eskubideen alde lan egiten, dispertsioaren bukaera aldarrikatzen eta Kurkudi herriko taberna babesten jarraituko dugu, berau beharrezkoa den eremu denetan", amaitu dute.