Andoni Hernandez Ibarluzea euskal iheslari politikoa hilaren 12an zendu zen Baionako ospitalean, minbiziaren ondorioz. Hala, "senideei gure berotasun eta indar arnasa helaraz diezaiegun", agur-ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu du Leioako Ezker Abertzaleak. Hain zuzen ere, eguen honetan, irailak 17, omenaldia egingo diote Hernandezi, Miarritzeko erraustegian, 16:30ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!