Arruebarrena eta Loizagari aplika litzaizkiekeen delituak preskribatutzat jo ditu Bizkaiko fiskal nagusiak: proiektu ezberdinen arteko antzekotasunak egin arren, Pinosoloko kiroldegiaren esleipen prozesuagaz jarraitu izana; informazio pribilegiatua erabili izana eta iruzurra. Halaber, Renania-Westfalia eskualdean (Alemania) dagoen Carolus bainuetxera egindako bidaia ordaintzeko diru-publikoa erabili izana ez du ikertzen jarraituko Carmen Adan del Riok; besteak beste, Jon Loizaga Kirol zinegotziak, Aros eraikuntza enpresako ordezkariek eta Joaquin Pujol arkitekto katalanak gozatu omen zuten egonaldiaz.