Gaztelueta auzian akusazio partikular legez aurkeztuko dela jakinarazi du Bizkaiko Probintzia Fiskaltzak, "Deia" egunkariak zabaldu duenez. Orain hiru hilabete aurkeztu zuen salaketa Leioako Opus Deiren ikastetxean ibilitako gazteak, 12 urte zituela bertoko irakasle batek abusu-sexualak egin zizkiolakoan. Lehen aipatutako kazeta beraren arabera, Javier Calparsoro EAEko fiskal nagusiak onartu du, "adituen txostenak eta txosten psikologikoak eta bestelako froga berriak agertu dira orain, gertaeren larritasuna berresten dutenak". Izan ere, urte batzuk lehenago ikerketak bertan behera utzi behar izan zituzten, aurrera egin ezinik. Gaztearen aitari erantzunez, Frantzisko aita santuak 2014ko abenduan bidalitako gutuna gehitu diote salaketari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!