Edizio honetan hiru artista hautatu dira. Ana Riaño eta Iker Serrano margolariak dira. Biak ibiltzen dira pintura errealista garaikidearen eta figuratiboaren arloan, baina estilo desberdinak erabiliz. Roberto Aguirrezabalak, berriz, argazkigintza lantzen du, narrazio formatuan, erretratu "fikzionatuaren" eta paisaia eraldatuaren artean.