Xabier Arzalluz EAJko presidente ohiaren semea, Asier, zen Mendibile jauregiaren garai hartako arduraduna. Martxoan, ostera, Roberto Ramos epaileak artxibatu egin zuen Asier Arzallusen kontrako kausa, Miñau auzian.
Denera, 11 delitu egozten dizkiete inputatuei: prebarikazioa, delituak jazartzeko beharrari muzin egitea, funtzionario-eroskeria, influentzia-trafikoa, dirua zuritzea, funts publikoak bidegabe erabiltzea, administrazio publikoei iruzur egitea, funtzionario publikoek debekatuta dituzten negoziazio edo jarduerak egitea, agiri publikoak faltsutzea, Ogasun Publikoaren aurkako delituak, eta konkurtso publikoetan prezioak eraldatzea.