Horretarako, 2009an Leioan diagnostikoa egin zuten emakumeakaz ere batzartu gura du Udalak, udaletxeko hainbat arlo desberdineko teknikariakaz batera, "Hortik irtenbide egokiak eta zuzenak irten daitezen", udal iturriek diotenez.
Leioako emakumeek arriskutsutzat jotzen dituzten lekuak ikertu eta horien inguruko proposamenak egin dituzte Laura Soto eta Osertz Escobar EHUko Kriminologiako 3. mailako ikasleek. Orain, Udalaren asmoa biakaz jesartzea da eta dokumentua sakonki aztertzea; egin diren hobekuntzak ikusi eta egin beharrekoak aztertu gura dituzte.
Horretarako, 2009an Leioan diagnostikoa egin zuten emakumeakaz ere batzartu gura du Udalak, udaletxeko hainbat arlo desberdineko teknikariakaz batera, "Hortik irtenbide egokiak eta zuzenak irten daitezen", udal iturriek diotenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!