Sare sozialetan eta Interneten hainbat profil eta orrialde jarri dituzte martxan "EHUn pauso" izenagaz, hala nola: Twitter, Facebook, Instagram eta Youtube erabiltzen dituzte euskarri moduan sortutako materiala elkarbanatzeko eta saretzeko.
Martxan jarri duten kanpaina Abenduaren 3an amaitzen ez dela diote arduradunek; etorkizunean beste hainbat ekimen burutzeko prest agertu dira eta epe luzerako proiektutzat deskribatu dute ekimena.
Azkenik, antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu dute, ekimenak guztiz irekiak eta anitzak direla esanez.