Partidaren alde positibo bakarrak izan dira, alde batetik, Urtzi Iturrioz atezaina zelairatu dela, denboraldi osoan lesionatuta ibili ostean; eta, beste aldetik, zale leioaztarrek eta sestaotarrek Ainize neskato gaixoagaz erakutsitako elkartasun eta babesa. Hiru urteko haur ortuellarrak ohorezko sakea atera du partida hasi aurretik, Bizkaiko eta Arabako kluben jokalariek egin dioten korridoretik pasatu ondoren. Diru-bilketa ere egin dute, hiru burmuin-ebakuntza pairatu duen umearen sendia laguntzeko.