Otsailaren 14ean, ostera, Malas Compañias zirku-taldeak "Letter, eskutitz baten bidaia/El viaje de una carta" testurik gabeko antzerki eta txotxongilo ikuskizuna egongo da; martxoaren 13ean, Pea Green Boat konpainiak "The shoe tree" lana eskainiko du ingelesez, toki mugatuan eskainitako antzerki- eta txotxongilo-ikuskizuna. Azkenik, apirilaren 16an, Blizzard Concept talde frantziarrak "Opera pour seche-cheveux" eskainiko du (EAEn lehenengo aldiz); eta apirilaren 24an "Xoga", dantza-, musika- eta ikus-entzunezko-ikuskizuna, Entremans konpainiagaz. Ikuskizun hauek denak Kultur Leioako entzungelan izango dira, 18:00etan.
Urteko balantzea
Iaz 2.300 ikusle baino gehiago hurbildu ziren areto leioaztarrean programatu ziren urte bete eta 12 urte bitarteko haurrei eta euren familiei zuzendutako 15 ikuskizunetara (dantza, antzerkia, zirkua, multimedia, eta abar). Beraz, urtea ona izan da familientzat; etxeko txikienek, protagonista gisa, kalitatezko askotariko ikuskizunez gozatu ahal izan dute Kultur Leioan. "Datuek horixe adierazten dute", bertoko arduradunek diotenez: "Ikusleek ikuskizunei egindako balioespena oso positiboa izan da eta batez besteko nota 8,9 da".
"Kultur Leioan jarritako konfiantzak eta ikusleek gure ikuskizunei emandako onespen onak familientzako ikuskizunak programatu eta zaintzearen aldeko apustua berrestera eramaten gaitu; horregatik, 2016ean emaitza hauek berriro errepikatzea nahiko genuke, eta ahal balitz, are gehiago hobetzea", gaineratu dute.