Denera, Leioako 100 saltokik egin zuten bat kanpaina honegaz. Azaroaren 1etik 30era denda horietan egiten zen erosketa bakoitzarengatik (berdin zen zenbatekoa) bezeroek zozketan parte hartzeko aukera zeukaten, establezimenduetan jarri ziren buzoietan datu pertsonalak sartuz. Horrez gainera, SabadellGuipuzcoanok Leioan daukan bulegoan Javier Mariscal artista valentziarrak diseinatutako 3.000 poltsa ekologiko inguru banatu ziren, doan.
Atzo, eguena, urtarrilak 28, Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea, Fernando Rioja SabadellGuipuzcoanoko zonalde zuzendariak eta Gorka Aguirrezabala Leioako bulegoaren zuzendariak sariak banatu zituzten udaletxean. Esan bezala, batetik, Julia Fernandez Garcia izan da irabazlea; Artatzaganeko 35 zenbakiko M.M ileapaindegian kontsumitzeagatik 1.000 euroko txekea irabazi du, Leioako dendetan erosteko. Bestalde, kanpainan parte hartu zuten saltoki denen artean Fernandez Baranda botika izan da 1.000 euroko beste txeke baten irabazlea.