Aratusteak 2016

Aratusteez gozatzeko aukera dago aste-akabuan eta martitzenean, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 3a, 18:00
Mozorro-lehiaketa bi egongo dira; bata helduentzat, eta bestea, umeentzat. © KULTUR LEIOA

Leioa erdigunean egun bitan egoten dira aratusteak ospatzeko ekitaldiak: zapatuan eta martitzenean. Aurten, hilaren 9a jai-eguna izateaz gainera, aurreko aste-akabu guztian egongo dira haur eta gazteentzako jolasak, ikuskizunak, mozorro-lehiaketak, dantzaldiak, eta abar. 

Izan ere, aratusteak biziberritzeko asmoz, Udalaren Kultura eta Gazteria Sailak eta MUGI Leioako Gazteak zein Maritxu Teilagorri elkarteek elkarlanean dabiltza aurten. Martitzenean ospatuko dira Haurren Aratusteak.

Otsailaren 13an, Txorierrin

Erdigunean ez ezik, Leioako beste hainbat auzoetan ere egongo dira ospakizunak. Besteak beste, Txorierrin, disko-festa (18:30etan) eta txokolatada (20:00etan) egingo dituzte otsailaren 13an, zapatua.

Egitaraua

Otsailak 5, barikua

17:00 Haur eta gazteentzako partea, Ikea Barri plazan. Euria bada Bulevard-ean.
19:30 Karanba haur-ikuskizuna, Ikea Barrin.

Otsailak 6, zapatua

12:00 Haurrentzako jarduerak (gynkana eta talde-argazkia), Euskal Etxeen plazan.
19:00 Disko-festa Xaiborregaz, Ikea Barrin.
19:00 Poteoa. Mozorro-lehiaketako probak.
21:00 Mozorro-lehiaketako desfilea, Ikea Barri plazan. Musika eta animazioa.
22:00 Gelo Fuentesen bakarrizketak, Ikea Barri plazan.
23:00 Mozorro-lehiaketaren sari-banaketa.
00:30 Disko-erromeria, Xaiborregaz, Ikea Barri plazan.

Otsailak 7, domeka

17:00 Valen magoaren ikuskizuna, Ikea Barrin.

Otsailak 9, martitzena

11:00-14:00 Haur-parkea, Kandelazubietan.
12:30 Dantza ikastaroa.
16:30-20:30 Haur-parkea, Kandelazubietan.
17:30 Disko-festa.
18:30 Haurren mozorro-lehiaketaren desfilea.
19:00 Sari-banaketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun