Martxoak 8 Uribe Kostan

Martxoaren 8a gogoratuko dute Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 3a, 17:07

Boulevarden egingo dute martxoaren 8ko kontzentrazioa, 13:00etan.

Urtero legez, hainbat ekintza antolatu dute Udalak eta Andrak elkarteak, martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatzeko. Data hori akorduan izateko, kultur ekitaldiak izaten dira nagusi udalerrian. Oraingoan, berbarako, barikuan, martxoak 4, Martirio abeslari andaluziarra igoko da Kultur Leioako entzungelako agertokira, musikaren munduan egin duen 30 urteko ibilaldia laburbiltzeko asmoz.

Hala ere, aldarrikapenak kalera ateratzeko tartea ere egongo da: martitzenean, martxoak 8, elkarteratzea egingo dute Boulevarden. Hitzordua 13:00etan ipini dute. Bestalde, apirilaren 15era arte, indarkeria matxista prebenitzeko tailerrak egingo dituzte Leioako ikastetxeetan.

Egitaraua

Martxoaren 31ra arte
Berdintasunari buruzko liburuen erakusketa, Kultur Leioako liburutegian.

Martxoak 4, barikua
21:00 "Martirio 30 años" kontzertua, Kultur Leioan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 8, martitzena
13:00 Kontzentrazioa, Boulevarden.
14:00 Bazkaria. Izen-ematea: Andrak emakumeen elkartean (Sabino Arana, 78).

Martxoak 10, eguena
19:00 "Servicio domestico" antzezlana (Kafe Huts), Kultur Leioan. Gonbidapenak: Kafe Huts, Andrak eta Gizarte Zerbitzuak.

Martxoak 11, barikua
20:30 "El florido pensil niñas" antzezlana (Tanttaka), Kultur Leioan. Sarrera: 15 euro.

Martxoak 18, barikua
21:00 Dom La Nena kantariaren kontzertua, Kultur Leioan. Sarrera: 8 euro.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun